Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo XV. Eskorga Krono Igoera igandean jokatuko da. Aurten Pontevedrako antzeko lasterketa batekoekin senidetzea eginen duteIrurtzungo festetako klasikoetako bat da Eskorga Krono Igoera. Jendetza pilatzen da proban parte hartzen dutenak animatzera Gernika plazatik Kultur Etxeraino dagoen 30metro inguruko gainbehera ikaragarrian. Igotzerakoan, bikotekideetako bateek esku-organ eseri behar du eta beste kideak orga gidatu eta eraman, bidean dagoen ginkana gaindituz; eta jaitsieran kideek postuz aldatu behar dute. Ginkanan egindako lanaren arabera pilatutako puntuak eta zigorrak kontuan hartuz, distantzia azkarren osatzen duen bikoa da garailea. Iaz 12 biko aritu ziren eta Ramontxu eta Jonathan Vilches izan ziren azkarrenak. Aurten 15. edizioa izanen da, eta Irurtzungo lasterketaren antzeko proba antolatzen duten Galiziako talde batekin senidetzea egingo dute. Vila de Cruceseko (Pontevedra) Rali de Carretillas-Coidao que volcas probakoekin senidetzea izanen da Irurtzunen, eta horregatik proba are lehiatuagoa eta ikusgarria izango dela aurreikusten da. Igandean jokatuko da, 19:00etan.