Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo kiroldegia leporaino bete zen larunbatean. Irurtzun bertako, Sakanako eta Iruñerriko jendetza bildu zen Orritz-Iskidi talderen Maskara-da ikuskizunaz gozatzeko. "Inguruan zeuden barnetegietatik ere irteera egin zuten Irurtzunera" jakinarazi zigun Iosu Royok. Ederki aritu ziren 25 dantzariak. Atzeko oihalaren babesean ere lan handia egin zuten teknikariek. Orritz-Iskidiko kideak pozik geratu dira egindako lanarekin eta ikusleen erantzunarekin. "Hasieratik sartu ziren ikuskizunean eta gurekin parte hartu zuten" adierazi zuen Iosuk. Ikuskizunari amaiera emateko, jentilekin batera dantzatu eta jolas egin zuten ikusleek. Irurtzungo taldeak ikuskizuna beste herrietara ateratzeko prest dago.