Druida guneak bihar drogei buruzko informazioa zabalduko du

Guaixe 2010eko uztailaren 23a

Hegoak elkarteak, bihar iluntzean, bere furgoneta Irurtzunera ekarriko du. Behin ibilgailua aparkatuta bi gune ditu. Kanpoko aldeko toldopean sustantziei buruzko informazio mahaia dago eta han alkohol kontsumoari buruzko probak egiten dira. Furgonetaren barruko aldean bulego bat dago. Pertsonak intimitatean eta eroso hartzeko pentsatuta, haien sustantzien analisiak egiten dira eta zuzeneko informazioa eskaintzen du Hegoak elkarteak. InformazioaKanpoko mahaian hainbat informazio euskarri daude. Baina, Hegoak elkarteko boluntarioek, gazteei ahozko informazio pertsonalizatuta ematen dute hainbat materialen laguntzaz. Esaterako, dauden drogak, legedia, krisi egoeretan nola jokatu, sexualitatean drogak duen eragina edo pertsonen eskaera zehatzak ere erantzuten dituzte. Barruan, esan bezala, sustantzien analisia egiten da. Hori tresna erabilgarria da kontsumitzaileekin zuzeneko harremana izateko. Izan ere, kontsumo ziurrei buruz argibideak eman eta sustantzia batzuen adulterazioaz sentsibilizatzeko aukera ematen du. Eskubide eta bete beharrez ere argibideak ematen dira. Bide batez, Hegoak elkarteak kontsumo joera berriez eta kontsumo jokabideez informazioa jasotzen du. Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Drogomenpekotasun Prebentzio Programak antolatu du Druida gunea, Irurtzungo Udalaren laguntzaz.