Musika elektronikoa Irurtzunen

Guaixe 2010eko uztailaren 23a

Asteazkenean festa lehertu zen Irurtzunen. Orduz geroztik musikak ez du etenik Larrazpi gazte elkartean. Sakanako Eskizofrenia eta Orangutan swimming taldeak izan ziren protagonistak lehen egunean. Atzo, berriz, North Trance Remember taldeak hartu zuen lekukoa. Asteburuan ere musika elektronikoarekin gozatzeko aukera andana izanen da; oraingoan, Technoak hartuko du txanda. Gaur iluntzean, DJ Kuajo berriozardarra eta Iruñeko Las valium izanen dira protagonistak. Ondoren, House, Tech-house eta electro gaua eskainiko dute Jurgi Diazek, Ekonik, Willy Music-ek eta Mr. Laurenek. Musika elektronikoak jarraipena izanen du biharkoan, Larrazpi Techno jaialdiarekin. Iñaki Kreator, Chuki, Nole, Iñigo Arriza, Unai Kox eta Ederrek parte hartuko dute. Festak ixteko, igandean, gaupasa izanen dute Larrazpin. Denetariko musika iragarri dute.