Joan dira festak

Guaixe 2010eko uztailaren 27a

Erga Larreak elkarteak antolatutako kalderete txapelketan 20 lapiko aurkeztu ziren. Antonio Vilchesek, Anjel Cuevasek, Jose Luis Cuevasek eta Anjel Martinezek prestatutako kaldereteak jaso zuen lehen saria. Guaixe izena hartu zuen koadrila batentzat izan zen bigarren saria, eta podiuma Erraldoi eta Buruhandien konpartsako sukaldariekin osatu zen, Alfredo Arrarasek eta Jesus Belokik. Galiziarrak orga igoera lehiaketan ere parte hartu zuten. Eta gaueko dantzaldiarekin joan ziren festak.