Abiadura pil-pilean

Guaixe 2010eko uztailaren 27a

-Bi gurpileko pneumatikoak1.Soria Sport2.Muji Team3.Mixta4.Goibar Sport5.Dominator-Lau gurpiletako pneumatikoak:1.Muerte al futbol2.Quebrantahuesos-Errodamenduzkoak:1.Basuerto-Bizikleta kategoria:1.GravitoriaLarunbatean goitibeheren lasterketa jokatu zen Irurtzunen, Nafarroako Goitibehera Txapelketarako baliagarria. Ur biltegitik San Migel kalera jaitsi behar ziren lehiatu ziren 10 goitibeherak, aldapa gogor eta bihurgune ikusgarriei aurre eginez. Bi gurpiletako pneumatikoen kategorian 5 goitibehera aritu ziren, lau gurpiletako pneumatikoen kategorian bi, errodamenduzkoetan bakarra eta bizikleta kategorian bakarra. Probako txapeldunak Errioxako Pradejon herriko Soria Sport taldekoak izan ziren.Ikusle asko bildu ziren goitibeheren abileziaz gozatzeko, eta horretaz gain, Joseba Ibarrak eta Ion Mikel Oderizek euren rally autoarekin erakustaldia egin zuten goitibehera lasterketako zirkuituan.