Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxean lehiatuko da Juan Mari Olias pilotu irurtzundarra, aurten mustu den Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituak Pirelli Superstock Series txapelketako Kopa hartuko baitu bihar, uztailaren 31n. Jakina denez, aurten pilotu irurtzundarrak abiadurarako saltoa egin du, eta Pirelli Kopako STK 600 kategorian lehiatzen ari da, Honda CBR 600 motorrarekin. Juanma Olias Pirelli Kopako STK 600 kategoriako liderra da, orain arte Alcarraseko zirkuituan jokatutako bi probetan onena izan baita. Sailkapen orokorrean 70 puntu ateratzen dizkio Rafael Marcori. Ea etxean segida duten Irurtzungo pilotuaren garaipenak. Entrenamenduak goizeko 9:00etatik aurrera hasiko dira eta lasterketak 12:55etik aurrera. www.pirellisuperstockseries.esTxapelketaren informazio guztia