Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 18an hasiko da Ohorezko Mailako Areto Futbol Denboraldia eta Castellonen hasiko du liga Irurtzungo Xotak, Playas de Castellonen kontra. Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan jokatzen diren partidak jarraitzeko abonu kanpaina martxan dauka Irurtzungo klubak. "Que no te lo cuenten, Vivelo" da kanpainaren leloa, eta abonatuak lortzeko prezio eskuragarriak jarri ditu klubak: 70 euro helduendako eta 20 euro 10-17 urte bitarteko gaztetxoendako. Abonuak egiteko Xotaren Irurtzungo bulegotik, Iruñeko bulegotik (Fuente del Hierro kaleko 3. Zenbakia, lehenengo pisua A), edo Nafarroako Futbol Federaziotik (Arrieta kalea) pasa behar da. Bestalde, Xotak ez du oraindik babesle nagusia lortu, baina . 300.000 euroko aurrekontua du taldeak, eta zenbakiak koadratzen ari dira Tatono Arregi presidentea eta Xotako junta. Gainontzeko babesleak lotuta daude, tartean Gescrap Navarra S.L. laguntzaile berria. Ostiralean aurkezpena Iruñean Bitartean, Imanol Arregik zuzentzen duen taldea lagunarteko partidetan murgilduta dabil. Isi eta Carlitos dira Xotako fitxaketa berriak, eta Williamen baja izan du taldeak. Asteburuan Ohorezko Mailako Zaragozako Sala 10 taldearen kontra aritu ziren, bina berdinduz. Zaragozako taldeak fitxaketa inportanteak egin ditu eta aurtengo talde indartsuenetako bat da, baina Irurtzungoek ongi erantzun zioten erronkari. Ostiralean Xotak bere burua aurkeztuko du Iruñean, zaleen aurrean, V. Reyno de Navarra trofeoa baitago jokoan. Eta azkenik, asteartean, irailaren 14an, Segovian izanen dira Xotakoak, Ohorezko mailako euren arerioen kontra aritzeko.