Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian ez da mugimendurik falta. Asteburu honetan Elkarteen Arteko Iratxoko Botxa Sari Nagusia jokatuko da Irurtzunen, eta Nafarroako 5 elkarteetako taldeak ariko dira lanean: Amaya, Natación, Txantrea, Berriozar eta Irurtzun. Aipatu elkarteetatik 8 talde ariko dira lehian: Tximeleta, Desesperados, Sorgin Haizeak, Fermintxo-Nerea-Iker, Amaya, Asier-Borja-X, AHTrik ez eta Julen-X-X. Iratxoko Botxa Sari NagusiaLarunbatean16:00etan: Asier-Borja-X / Fermintxo-Nerea-Iker17:30ean: Amaya / Sorgin Haizeak19:00etan: Tximeleta / Desesperados20:30ean: AHTrik Ez / Julen-X-XIgandean*Oharra: Irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte 17:45ean, eta final handia 20:00etan hasiko daA taldea onena Haur Botxa TxapelketanIratxo elkarteak botxa ikastaroa antolatzen du udan herriko gazteenei botxan jokatzen erakusteko. Ondoren, Haur Botxa Txapelketa prestatu zuten eta A taldea (Julen-Irati-Haizea) izan zen onena, 8 punturekin. C taldea (Unai-Adri-Jon) bigarrena izan zen, puntu berberekin; B taldea (Nahia-Lorea-Andrea) hirugarrena, 6 punturekin; E taldea (Iñigo-Ane-Marta) laugarrena, 4 punturekin; D taldea (Julen-Odei-Unai) bosgarrena, 2 punturekin; eta F taldea (Alejandro-Jose-Xabi) seigarrena, punturik gabe.