Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Orritz-Iskidi taldeak euskal dantzak batean eta bestean zabaltzen jarraitzen du. Ia urtero bezala, aurten ere bidaia egin dute udan. Oraingoan, Galiziarako bidea hartu dute. "Gure kulturaren lagin txikia" eraman zuten Vila de Cruces herrira. Dantza emanaldia eskaini eta gero, bertako eskorga txapelketan ere parte hartu zuten. Nafarroako Dantzari eguneraBihar Nafarroako Dantzarien Eguna ospatuko dute Leitzan. Hamaika taldek parte hartuko dute euskal dantzaren jaialdian. Bertan izanen dira, besteak beste, Irurtzungo ordezkariak. Arratsaldeko 17:00etan, Leitzako auzoetan banatuko dira dantza taldeak. 19:00etan, herriko plazan bilduko dira denak ekitaldi nagusiari ekiteko. Festa mahaiaren inguruan amaituko dute, afari ederrarekin.