Leitza dantzarien bilgune

Guaixe 2010eko irailaren 13a

Larunbatean Nafarroako dantzarien bilgune izan zen Leitza. Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Leitzako Aurrera dantza taldearen deiak erantzun paregabea izan zuen. Bertan bat egin zuten herrialdeko 12 dantza taldek. Haien arten izan zen Irurtzun aldeko Orritz dantza taldea. Ia 250 dantzariak Leitzako karriketan barna sakabanatu ziren eta ondoren, herriko plazan bildu ziren guztiak. Bertan eman zioten amaiera dantza jaialdiari, El ciego, Cortes eta Leitzako ingurutxoarekin.