Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Playas de Castellonen kontra arituz hasiko du Ohorezko mailako liga Xota Navarrak, eta talde irurtzundarrak atzo aurkeztu zuen aurtengo plantilla. Imanol Arregiren zuzendaritzapean, ondoko jokalariak ariko dira: Juanito, Gascon eta Iraitz atezainak eta Araça, Uge, Roberto Martil, Isi, Javi Eseverri, Jesus, Cuco, Rafa Usin, Iñigo, Parrel eta Carlitos jokalariak. Hiru jokalari dira berriak, Isi, Carlitos eta talde nagusira salto egin duen Iñigo Amezketa irurtzundarra. Roberto Martilekin batera taldeko bi irurtzundar bakarrak dira. Iazko txapeldunordeen aurtengo helburua ohorezko mailan mantentzea izango da, baina taldeak "gauzak egiteko ilusioa eta konfiantza" dauka.