Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Albaceteko lasterketa1. Angel Molero: 29:15.0792. Antonio Rodas: 29:16,4373. Adrian Menchen: 29:18.9514.Alex Mariñelarena: 29:24,229Kawasaki Ninja Cup1.Angel Molero: 78 puntu2.Adrian Menchen: 70 puntu3.Alex Mariñelarena: 62 puntuAlex Mariñelarena pilotu irurtzundarra Espainiako Abiadura Txapelketarako baliagarria den Kawasaki Ninja Cup txapelketan lehiatzen ari da, Kawasaki ZS-6R 600cc motorrarekin. Asteburuan txapelketarako baliagarria den laugarren lasterketa jokatu zen Albaceten. Gauzak ez ziren behar bezala joan, ez zutelako motorra behar bezain ongi jartzea lortu, baina hala ere Alex Mariñelarenak bosgarren denbora onena egin zuen entrenamenduetan - lehendabiziko entrenamenduetan 9.a izan zen eta bigarrenetan 2.a - eta 5. postu horretatik hartu zuen irteera lasterketan. 26 pilotuk hartu zuten irteera, eta zirkuituak dituen 3,5 km pasatxori 18 buelta eman behar izan zizkioten. Bada, irteera kaxkarra egin zuen irurtzundarrak eta bederatzigarren postura jaitsi zen. Atzetik aurreraHasieratik Angel Molerok aurrea hartu zuen eta berehala sendotu zuen bere abantaila. Bigarren postua oso lehiatua izan zen Adrian Menchen, Antonio Rodas eta Erik Roblesen artean, eta lehia estu horretan Robles lurrera joan zen helmugarako hiru bueltaren faltan, erretiratuz. Atzean, Alex Mariñelarenak erremontada egin zuen. "Bosgarren posturaino igotzea lortu nuen eta Robles erretiratzean laugarrena jarri nintzen. Menchen geroz eta gertuago nuen baina motorraren direkzioaren amortiguadorea askatzen hasi zitzaidan eta hirugarren postuagatik lehiatzea baino motorra ongi zaintzeari egin nion kasu. Eta laugarrena sailkatu nintzen" dio Irurtzungo pilotu gazteak. Aukerak egon badaudePozik dago Alex Mariñelarena. Gainera, sailkapen orokorrean hirugarren postuari heldu dio. Menchen bigarrena 8 puntura du eta Molero lehena 16 puntura. Txapelketa bukatzeko azaroaren 13an eta 14an Valentziako Ricardo Tormo zirkuituan jokatuko den lasterketa geratzen da bakarrik, eta Mariñelarenak aukerak baditu. "Bigarren postuagatik borrokatu dezaket. Esaterako, nik Valentzian irabazi banu eta Menchen hirugarrena edo atzerago sailkatu balitz nik eskuratuko nukeen bigarren postua. Gertatzeagatik gerta daiteke, ez da hain ezinezkoa. Baina Molero irabaztea beste kontu bat da" dio Alexek. Lidergoa eskuratzeko Molerok erretiratu beharko luke, eta hori ia ezinezkoa da. Azkeneko lasterketa prestatzeko Valentziako zirkuitura joko du Alex Mariñelarenak, zirkuituari tamaina hartzeko, motorra puntuan jartzeko eta beste. Ea etxeko lanak ongi egin eta Ninja Cup txapelketako podiumean ikusten dugun Mariñelarena. Informazio gehiagowww.ninjacup.eswww.cevbuckler.com