Paris 365 jangela solidarioaren aldeko elkartasun azoka

Guaixe 2010eko irailaren 17a

Uda despeditzearekin batera bigarren eskuko elkartasun azoka antolatu du Itxipuru Taldeak. Etzikoa XX. edizioa izanen du. Azokan salduko diren produktuekin lortutako dirua Iruñeko Paris 365 jangela solidariorako bideratuko da. Irurtzungo azokatik pasatzen direnek arropa, liburuak, diskoak, elektratresnak eta bestelakoak eskuratzeko aukera izanen dute. GehiagoAzoka ez da izanen Itxipurukoek jangela solidarioarendako bitartekoak lortzeko antolatuko duten jarduera bakarra. Gaur bertan, 21:00etan, Ken Loachen En un mundo libre filma ikusteko aukera izanen da kultur etxean. Horretaz gain, Itxipuruk heldu den ostiralerako elkartasun afaria antolatu du. Iratxo elkartean izanen da eta ostegunera bitarte dago izena emateko aukera. Horretarako  Iratxo eta Erga Larreak elkarteetatik edo Pikuxar eta  Moncloa tabernetatik pasa beharko dira interesatuak.Paris 365 jangela solidarioaGizakia herritar fundazioaren bidez sortutako ekimena da Paris 365 jangela solidarioa. Gaur egun Iruñeko Alde Zaharrean eta Berriozarren jangela bana daude martxan.Jangela horien helburua da premia duten pertsonei egunero, urte guztian, hiru jatordu eskaintzea. Premia hori orain arte ez zegoen asea. Bide batez, jangelek integraziorako bitarteko ere izan nahi dute. Hainbat boluntariok lan egiten du jangeletan.