Xota Navarrak galduz hasi du liga

Guaixe 2010eko irailaren 21a

Ohorezko maila. 1. Jardunaldia: Playas de Castellon 1 - Xota Navarra 0Ohorezko mailako iazko denboraldiko txapeldunordeak ez du aurtengo liga behar bezala hasi, Playas de Castellonek 1-0 hartu baitzuen menpean Xota Navarra. Bi taldeak erasora atera ziren baina kontrako ateetan aparteko arriskurik sortu gabe. Orduan Xota Navarra jokoan agintzen hasi zen, baina izan zituzten gol aukerak, batzuk oso argiak, ez zituen behar bezala aprobetxatu. Atsedenaldia eta gero Playasen erreakzioa hasi zen, eta irurtzundarrean atean arriskua sortu zuten, baina Irurtzungo taldeak ere izan zituen bere aukerak. Baina markagailua ez zen mugitzen. Horrela, 29. minutuan Playaseko Jose Revertek Gasconek defendatzen zuen atea zulatzea lortu zuen, Playasen lehen gola eta partidako bakarra sartuaz. Zeren Irurtzungo taldeak aukera gehiago izan zituen, baina ez zuen asmatu.  Imanol Arregi entrenatzaileak euren punteria faltaz damutu zen. "Emaitza hobea lortzeko merituak egin genituen baina gaurkoan baloiak ez zuen sartu nahi. Aldiz, eurek gola lortzeko zorte gehiago izan dute" nabarmendu zuen. Teknikoak gaineratu zuenez, oraindik denboraldiaren hasieran daude eta hobetzeko asko dute. Bi partida jokoanLobelle Santiago da liderra, 3 punturekin, eta Xota Navarra 11.a da, punturik gabe. Hurrengo egunotan bi partida jokatuko ditu Irurtzungo taldeak. Larunbatean Prone Lugo taldea hartuko du Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan, 20:30ean, eta asteartean, hilak 28, Kataluniara joko dute Marfil Santa Coloma taldearen kontra aritzeko. Ea Imanol Arregiren mutilek hurrengo bi jardunaldietan puntuak pilatzen dituzten.