Bihar liburutegia mustutzeko eguna

Guaixe 2010eko irailaren 24a

Udaletxera joan, eskailerak igo, edo azken urteetan igogailua hartu, eta liburutegira. Hori izan  da orain gutxira arte erabiltzaileek egin behar izan duten bidea. Orain pixka bat desbideratu beharko dute. Udaletxe ondoan jaso den udal eraikin berrira jo beharko dute, han, goiko solairuan baitago liburutegia. 252 m2ko azalera du kultur azpiegitura berriak. Erabiltzaile motak kontuan izanda lau espazio ditu: haurrendako, ikasleendako, irakurketa gunea eta informatika txokoa. Azken horretan lehendik zeuden  bi ordenagailuei Nafarroako Gobernuak emandako beste hiru batuko zaizkio. Irurtzungo liburutegiak 21.000 tituluz osatutako funtsa zuen. Baina lekualdaketa baliatuz, Beatriz liburuzainaren begiradapean "garbiketa" egin da. Liburuak batetik bestera aldatzen liburuzaina bera, udaleko langileak eta boluntarioak ari dira. Eraikina Espainiako Gobernuaren iazko diru-laguntzarekin jaso zen  udal eraikin berria. Udaletxe ondoan jaso ere. Liburutegia goiko solairuan egonen da. Eraikin berriaren beheko solairuan. berriz, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egonen da. Eraikin berriko lanek 389.374 euroko aurrekontua izan zuten.Liburutegira egokitzeko garaian Irurtzungo Udala bakarrik moldatu behar izan du. Ez du  Nafarroako Gobernuaren diru laguntzarik jaso (aipatu hiru ordenagailuak salbu). Hori bai, gobernuko teknikariek liburutegiaren planteamendua egiten lagundu dute.Egitaraua11:00etan Xake erraldoia, Foru plazan.11:30ean Jentilen aztarnen atzetik liburu-DVDaren aurkezpena. Udaletxean.12:00etan Liburutegiaren mustutzea.Trokolo taldeak eginen du ate irekiera eta harrera. Gainera, musika eskolako fanfarrea ariko da.