Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun Antzerki Zikloan murgiltzera doa. Tenperaturak behera egin duen honetan, kultur etxearen epelera gonbidatzen gaitu Irurtzungo Udalak. Urriko bost asteburuek antzerki bana ekarriko dute Arakilera. Irurtzungo antzezleak emanen dio hasiera Antzerki Zikloari, Lorena Arangoak. Etxetik hasi eta kaleko antzerki taldeen lanak ezagutzeko aukera ere izanen da. Hilabete batez, Nafarroako, Euskal Herriko eta Kataluniako antzerki taldeen lanez gozatzeko aukera ederra dugu Irurtzungo kultur etxean.Lorena barrura begiraIrurtzungo Lorena Arangoaren Enmimismada antzezlanak emanen dio hasiera herriko Antzerki Zikloari. Irurtzundarrak clown ikuskizun mutua eskainiko du; "mutua, baina sentimendu eta sentsazioz betea" dio Lorenak. Izan ere, hitza gailentzen den komunikazioan, sarri ahaztu egiten ditugu gorputz eta aurpegiaren adierazkortasuna. Horiek nabarmendu nahi izan ditu Lorena Arangoak. Enmimismada antzezlana pertsonen arteko harremanen eta bakardadearekiko ihesaren inguruko hausnarketa da. "Antzezlana nire prozesu pertsolanaren isla da" azaldu digu; "aldi berean umoretsua eta hunkigarria da" dio.Irurtzundarra Patxi Larrearen zuzendaritzapean ariko da. "Urtetan irakasle izan dute eta esperientzia handiko clowna da. Asko lagundu dit; lana nirea bezain berea da" dio Lorenak. Bestalde, zenbait lagun eta irurtzundarren laguntza ere azpimarratu du. Eszenografia, ahotsa, argiak, arropa... Nork bere ekarpena egin du. Horiek gabe ez litzake posible Enmimismada antzezlana.PrestakuntzaNafarroako Antzerki Eskolan eman zituen lehen urratsak Lorena Arangoak. Bertan, besteak beste, Patxi Larrea izan zuen irakasle. Harekin murgildu zen clown munduan. Ondotik ikastaro bereziak etorri dira. Virginia Imazekin eta Ibizan egindakoak azpimarratzen ditu irurtzundarrak.Lorena Arangoaren lehenengo bakarkako lana da Enmimismada. Mustutzeak ikusmira handia sortu du bere jaioterrian. Ostiraletik igandera, hiru emanaldi eskainiko ditu. Hala ere, sarrerarik gabe geratuko diren beldur, asko izan dira txartela aurretik lortu dutenak.Irurtzungo Antzerki Zikloa:Enmimismada. Lorena Arangoa. Urriaren 1ean, ostiralean, 21:30ean, eta 2an eta 3an, larunbatean eta igandean, 20:00etan. Sarrera: 4 euro.Las Gallegas. Cia. Lolita Corina. Urriaren 8an, ostiralean, 21:30ean. Sarrera: 6 euro.Historias de Mulá Nasrudín. Patxi Larrea. Urriaren 15ean, ostiralean, 21:30ean. Sarrera: 4 euro.La Reme tenía un precio. La Nave. Urriaren 22an, ostiralean, 21:30ean. Sarrera: 6 euro.Euskarazetamol. Ez dok hiru Bikoteatroa. Urriaren 29an, ostiralean, 21:30ean. Sarrera: 6 euro.