Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Plazaola partzuergo turistikoak Lekunberri, Leitza eta Irurtzungo bizilagunek bizikleten zerbitzu publikoa eskainiko dute asteburutik aurrera. Hala herri horietako biztanleei eta Arakil, Areso, Basaburua, Imotz, Itza eta Larraungo populazioari zuzenduta dago eta 30 bizikleta izango ditu oraingoz. Erabili nahi dituenak urte guztirako harpidetu egin daiteke (30 €) edo noizean behin erabili, orduen arabera ordainduz. Kudeaketa Irurtzungo Plazaola kafetegian kokatuta dagoen oinarrian egin ahal izango dira.Zerbitzuaren erabiltzaile izanen diren bizilagunen artean ezagutzera emateko, Plazaolako Partzuergo Turistikoak tailer batzuk prestatu ditu. Irurtzunen, bihar izanen da, Foru plazan, 17:30ean. Tailerrarekin batera paseo bat eginen da, beraz txirrindula eraman. Garapen jasangarria lortzea eta mugikortasuna hobetu nahi ditu zerbitzuak. Osagarri gisa Pedalkadak jasangarritasunerantz erakusketa Irurtzunen ikusgai izanen da hilaren 11tik 17ra.