Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trinitate eta Bi Aizpe eremuko bideak berreskuratzeko asmoa dute Irurtzungo Udalak eta Etxeberriko Kontzejuak. Bi herriek kudeatzen duten fazeroan dauden mendi ibilbideak dira hain zuzen konpondu nahi direnak. Lanak heldu den urtean egin nahi dituzte eta finatzazioaNafarroako Gobernuaren bidez jasotzea espero dute. Horretaz gain, bi herriek proiektua aurkeztu dute. Nafarroako Kutxaren "Zuk aukeratu, zuk erabaki" kanpainaren barruan.Hegaztien behatokia, Plazaolakoa eta Trinitate ermitarako bideak garbitu, seinaleztapena jarri eta argibide panelak jarrik dira, besteak beste. Lanek 55.053,98 euroko aurrekontua izanen dute.