Antzerkialdiaren mustutze paregabea

Guaixe 2010eko urriaren 4a

Lorena Arangoak Enmimismada antzezlana mustu zuen asteburuan bere sorterrian. Irurtzungo Antzerki Zikloko lehen emanaldia izan zen. Irurtzundarrak ez zuen hitzik behar izan ikusleak poltsikoratzeko. Clown arteaz baliatuta, ikusleen txalo zaparradak piztu zituen. Ostiraletik igandera, hiru egunetan txiki geratu zen Irurtzungo kultur etxea, eta berantiarrenak sarrerarik gabe garatu ziren. Irurtzungo clownlaria "oso pozik" geratu da bere lehen bakarkako lanaren emaitzarekin. Haren arrakasta ikusita, lanaren emanaldi gehiago eskaintzeko irrikan dago, herrian bertan nahiz Irurtzundik kanpo. Asteburukoa ibilbide luze baten lehen urratsa izan daiteke.