Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Antzerki Zikloak aurrera darrai. Hilaren amaierara arte, ostiralak antzerkiaren egunak izanen dira Arakilgo herrian. Gaur, Kataluniako Lolita Corina bikotea igoko da oholtza gainera. La gallegas lana eskainiko dute, clown eta komedia arteko antzezlana.Bikoteak heriotzan zehar egindako bidaiaren ikuspegi berezia erakutsiko du. Bi protagonistak, beren egoera berriaren jabe egin gabe, beren hileta-elizkizunean agertuko dira. "Ez da erraza hilik egoten ikastea" diote. Ustekabeko gida batek "beste bizi"-ko sekretuak argitzen lagunduko die. Bikoteak bere bidaia bitxian murgilduko du ikuslea, hiletatik hasi eta mamu profesional bilakatzen diren arte.Gaueko 21:30ean hasiko da emanaldia. Sarrerak salgai daude 6 eurotan.