Triman Navarrak talde onenaren saria jasoko du

Guaixe 2010eko urriaren 6a

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirol Institutuaren bidez Kirol Sariak banatzen ditu urtero. Asteartean, aurtengo sarituak nor izango diren erabaki zuen epai mahaiak. Tartean Irurtzungo Triman Navarra Xotak talde onenaren saria jasoko du. Iazko denboraldian Ohorezko Mailako Areto Futboleko txapeldunordea izan zen Irurtzungo taldea, denboraldi bikaina egin eta gero. Sari ematea azaroaren 17an izanen da Nafarroako Jauregian. Bestalde, kirolari onenak aukeratzeko zerrenda bat proposatu du Gobernuak, eta herri bozketen bidez erabakiko da zein emakumezko eta gizonezkoak diren aurtengo kirolari onenak. Proposatuenen artean Triman Navarra Xotako Javi Eseverri kapitaina dago. Urriaren 15etik aurrera eman daiteke botua www.deporte.navarra.es web gunean.