Irurtzundarrek irabazi zuten derbya

Guaixe 2010eko urriaren 6a

Estatuko B mailako denboraldia derbyarekin estreinatu zuten Irurtzungo Fluitecnik Xotak eta Uharte Arakilgo Aralar Mendik. Aralar Mendi ez zen ongi kokatu kantxan, ez zegoen eroso. Aldiz, Xota baloia mugitzen hasi zen eta uhartearrek defentsa lana egin behar izan zuten, baina espazio eta tarte asko utzi zituen libre, eta, ondorioz, Xotak 3 gol sartzea lortu zuen, baina atsedenaldirako 3-1 hurbildu zen Uharte. Bigarren zatian antzeko joera errepikatu zen, eta bukaeran Xotak 7-3 hartu zuen menpean Aralar Mendi.Larunbatean Iruñean jokatuko du Fluitecnik Xotak, Universidad de Navarraren kontra. Eta Aralar Mendik San Juan taldea hartuko du.