Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haien seme-alabendako D ereduaren aldeko aukera egin duten guraso askok ez dakite euskara, baina ikas prozesuan haien txikiei lagundu nahi izaten diete. Askotan ez dakite nola. Bestelako zalantzak ere sortzen zaizkie gurasoei: haur elebiduna izatea abantaila edo desabantaila den; euskara gutxi jakinda ere seme-alabei euskaraz hitz egin behar dieten;Â hizkuntza jakin ez arren haurrak elebidun izaten lagundu nahi dituzte guraso batzuek; hirugarren hizkuntza bat ikasteak besteen ikasketan arazoak sortuko ote dituen edota seme-alabek bi hizkuntzak nahasten dituela eta kezka duten gurasoak ere badaude.Hainbat dira ikas-prozesuan zehar hizkuntzen ikasketekin lotuta gurasoei sortzen zaizkien kezkak. Horien guztien inguruan eta beste askoren gainean ariko da IÃaki Eizmendi, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Atakondoa eskola publikoak antolatutako hitzaldia. Eizmendi gizarte hezitzailea da, eta elebitasuna sustatzen esperientzia zabala du. Bere hitzaldian gurasoek haurren euskara ikasketan laguntzeko klabeak eta ideiak emanen ditu. Horrekin batera, gurasoen galderak eta zalantzak argituko ditu. Beti-ere, modu atseginean eta parte-hartzaileen esperientzietan oinarrituta. HitzaldiaGaur, 15:30etik 17:00etara, Atakondoa eskolan. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da.