Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko informazio kanpainari erantzunez, aurreko ostegunean 16 irurtzundar bildu ziren aurrekontu parte-hartzaileen tailerrean. Udaleko aurrekontuetan eragiteko mota honetako estreinako esperientzia izan zen. Lehen bilera horren helburua prozesua bideratuko duen talde bultzatzailea sortzea izan zen. Lanerako prest agertu ziren irurtzundarrek Herriko Baliabide eta Beharren Diagnostikoa izan zuten lan tresna gisa. Duela gutxi despeditu duten lan horrek ere Irurtzunen argazkia osatu du, herritarren parte hartze aktiboarekin. IngurumenaHerriko Baliabide eta Beharren Diagnosia eskutan, hainbat esparruren artean aurrera egiteko bat aukeratu zuten, ingurumena. Diagnosian ingurumenaren inguruan aurreikusten diren gaiak aurrera eramateko herritarrak berriro ere parte-hartzaile izatea nahi dute talde bultzatzaileko kideek. Irurtzundarren iritzi eta kezkak jasotzeko dinamika eta ekimen parte-hartzaileak aurrera eramatea aurreikusi dute: tailerrak, auzoetako batzarrak, inkestak, Facebook eta beste. Aurrekontu parte-hartzaileen lehen urratsa eman da, baina hasiera besterik ez da izan. Bigarren hitzordua hilaren bukaeran izanen da. Bilkura berri horretan Herriko Baliabide eta Beharren Diagnosian "ateratako proposamenak mahai gainean jarri eta aztertuko dira, heldu den urtean egin daitezkeen, bideragarriak diren eta egokiak diren eztabaidatu eta aztertuko dute. Horrek guztiak lehentasunak markatzeko balioko dio aurrekontu pate-hartzaileak sustatzen dituen irurtzundar taldeari.Hurrengo tailerra Hilaren 25ean, astelehenarekin, 19:00etan, kultur etxean.