Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekialde urruneko jakintsua da Mula Nasrudin. Ia esku-hutsik iritsi da gurera, alfonbra bat, tea-ontzia eta gutxi gehiagorekin. Burua ordea bete-beteta dakar, istorio ederrez gainezka: emakume ederrei buruzkoak, lagunei eta etsaiei buruzkoak... Bere hitzek entzulearen irudimenarekin bat egitean helmuga jakinik gabeko bidaian murgilduko da ikuslea. Bidaia horretan parte hartzera gonbidatzen gaitu Patxi Larreak. Nafarroako antzezlearen emanaldiarekin Irurtzungo antzerkialdia erdiko mugara iritsiko da.