Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalbiltza auzia salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko asteburua izan zen aurrekoa Irurtzunen. Ostiralean Pikuxar bete egin zen Marainitoz blai eta Tinko taldeen kontzertuekin. Larunbatean, Uhartetik Irurtzunera bizikleta martxa egin zen. Txirrindulariek bidea osatu ondoren Irurtzungo Foru plazan kontzentrazioa egin zuten 25 pertsonek, Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari lelopean.