Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar alderdiak igandean bere eguna ospatuko du Irurtzunen. Aralarretik adierazi dutenez, "egunak festa izaera izanen du, eta, aldi berean, aldarrikatzailea". Aralar Egunaren aurkezpenean Txentxo Jimenezek adierazi zuenez, "ezinbestekoa da bakea eta normalizazio politikoa aldarrikatzea. Baita Nafarroaren eta Euskal Herriaren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen beharra ere". Horrekin batera, "positiboan egindako ezkerreko politikak" ere aldarrikatuko ditu Aralarrek. Alderdiaren aurtengo eguna berezia da Aralarrendako, sortu zeneko hamargarren urteurrena bete baita. Egindako bidearen ondoren, Aralar alderdi "sendoa" dela adierazi zuen Jimenezek. Bestalde, Aralar Egunaren egitarauaren barruan, frankismo garaian erregimenaren kontra borrokatu zutenak izanen dituzte gogoan.Egitaraua12:00etan Aurkezpena: Txiki Iriarte Memoria historikoari buruzko ekitaldia. Kupela eta pintxoak.13:00etan Ekitaldi politikoa: Txentxo Jimenez eta Aintzane Ezenarro. 14:00etan Bazkaria.16:00etan Bertsolariak, Xabier Mendez, karaokea...16:45ean Dantzaldia Drindots taldearekin.Egunean zehar: Iratzarriren txozna, puzgarriak eta sorpresak.