Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearte eguerdian, Osasunbideak
III. Alejandro San Martin doktorea
saria banatuko du Nafarroako
Jauregian. Aipatu saria Irurtzungo
osasun etxeko
profesionalek jasoko dute.
Migel Angel Senosiain Zabalegi
medikuak jakinarazi digunez,
"Osasunbideak kalitate estandar
batzuk ditu. Horietan oinarrituta
eman digute saria". Senosiainek
azaldu digunez, kalitate estandar
horiek zentro bakoitzak eskaintzen
dituen zerbitzuen eta gastuen
arteko zatiketaren bidez lortzen
dira. Irurtzungo osasun etxeko
langileek pozik hartu dute
berria. "Ederra da egiten duzun
lana aitortzea". Harrituta ere
badaude: "aurretik ospitaleetako
ekipoek eskuratu dituzte saria eta
gu lehen arretako landa eremuko
lan-talde txiki bat gara".
Senosiainek saria dela eta erizainek
eta administrariek egiten
duten lana aitortu nahi izan du:
"halako sariak daudenean medikuekin
gogoratzen da jendea, baina
beste profesional horien lana
ere ezinbestekoa da".
Arrazoiak
Irurtzungo osasun-etxeari saria
ematerakoan Osasunbideak
aitortu dio urteetan botiken erabilera
arrazionalarekin izan duen
konpromisoa. Senosiainek argitu
digu ez dela soilik aurreztea.
Baizik eta behar denean errezeta
egitea eta dagokion patologiari
dagokion errezeta egitea".
Medikuak gaineratu digu baliabideen
erabilera egokia ere kontua
izan dela, esaterako, espezialistara
edo ospitalera bideratzen
diren kasuak.
Senosiainek esan digunez,
sariak ez die ahalegin berezik
eskatu: "langile bezala lana ongi
egin behar dugulako. Eta lana
ongi egiteak ez duelako aparteko
ahaleginik eskatzen".