Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean jaso zuten berria
Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen
Mankomunitatean: Dubaiko
munizipalitateak eta Nazio
Batuen Erakundeak sustatzen
duten Jardunbide Egokien Nazioarteko
lehiaketarako hautatua
izan da Iturraskarri egitasmoa.
Best edo maila goreneko praktiken
artean mundu guztiko ehun
egitasmo aurkeztu ziren. Antolakuntzak
galbahea pasatu du eta
46k egin dute aurrera. Iturraskarrirekin
batera, Noaingo eta Arabako
bi egitasmo pasatu dira Jardunbide
Egokien Nazioarteko
lehiaketaren hurrengo fasera.
Horiek dira epaimahaiak aztertuko
dituztenak eta sariak haien
artean banatuko ditu.
Iturraskarri
Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen
Mankomunitateak sustatutako
programa da Iturraskarri.
Helburua bikoitza du, alde batetik,
herrien ondarea mantendu
eta hobetzea, eta, beste aldetik,
gizarte bazterketa arriskuan dauden
pertsonei zenbait lan edo
ogibidetan prestakuntza eskaintzea.
Aurten zazpi pertsona aritu
dira programaren barruan
lan egiten.