Plaza bete liburu

Guaixe 2010eko azaroaren 9a

Irurtzungo plazako estalpeak liburuz bete ziren igandean. Irurtzungo eskualdeko Gizarte Zerbitzuen, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuaren, Atakondoa Ikastetxearen eta Itxipuru taldearen deialdiarekin bat egin zuten zenbait herritarrek. Bigarren eskuko haurrendako liburuak aukeran zeuden. Txikienek eskulanak egiteko aukera ere eduki zuten. Bertaratu zirenek sakandar berrien hizkuntzetara gerturatzeko aukera izan zuten. Liburuetan, idatzietan, horman nahiz arabiar gozoetan zenbait errusiera, errumaniera, Senegalgo wolof eta arabiar hizkuntzetako esaldiak ageri ziren. Sakandar berriek lagundu zuten idatzia ulertzen.