Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak, hainbat babesle eta laguntzailerekin batera bi txapelketa antolatu ditu Irurtzunen: goxua eta frontenis txapelketa. Izena ematea zabalik dago, eta azken eguna ostirala da, azaroaren 12a. Parte hartu nahi dutenek ondoko telefonoetara hots egin beharko dute: 679 874 541 edo 690 942 142 edo Pikuxar tabernan eman beharko dute izena. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketa azaroaren 20an hasiko da.