Laura Alba Cuadrado kontseilariak maiatzaren 13an Nafarroako Parlamentuan jakinarazi zuen Irurtzungo saihesbideko lanak , "aurten edo heldu den urtean" hasiko zirela. Albak irailaren 22an Irurtzungo Udaleko ordezkariei argitu zien heldu den urtean ere ez direla Irurtzungo saihesbideko lanak eginen. Txiki Iriarte alkateak jakinarazi digunez, kontseilariak argudiatu du azpiegitura berrietarako ez dutela dirurik. Espainiako Gobernuarekin Nafarroakoak duen Hitzarmen Ekonomikotik diru gehiago etorriko balitz Irurtzungo saihesbideko lanak "zerrendako lehen lana" izanen zela ziurtatu zuen kontseilariak. Gauzak horrela, Irurtzungo Udalak azken bilkuran erabaki du Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiengana jotzea, aurrekontuei aurkeztutako emendakinetan saihesbidea egiteko eskaera gehitu dezaten. Udalak, bestalde, hilaren 27rako manifestazioa deituko du.