Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan hasi ziren San Martinen omenezko ospakizunak Irurtzunen. Elizkizunaren garai berean erraldoi eta buruhandien konpartsa kaleratu zen. Adinduek bazkari eta dantzaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten haien elkartean. Arratsaldean, muslariak bildu ziren Iratxo elkartean. Dantzaldirako doinuak, berriz, Rubi Berriak taldeak jarri zituen. Gozozaleek txokolatea eta tarta lehiaketara aurkeztutako gozoak dastatzeko aukera izan zuten. Zezensuzkoak despeditu zuen egitaraua.EgitarauaAzaroak 12, ostirala20:00etan Korrontzi taldearen kontzertua, kultur etxean.Azaroak 13, larunbata20:00etan Faltriqueira taldearen kontzertua, kultur etxean.22:00etan Tekno festa, Larrazpin.Azaroak 14, igandea9:00etan Dianak, gaiteroak.10:30etik 14:30era Artisautza azoka.16:30etik 20:00etara Haur parkea, plazan edo frontoian.