Technosanmartinak

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

San Martin egunak buztan luzea utziko du Irurtzunen. Egitarau zabala antolatu du udalak. Larrazpi gazte elkarteak bere ekarpena egin du: Larrazpitek festa antolatu du bihar gauerako. Zenbait DJk bat eginen dute jaialdian. Kartela bete-bete dago: Elektrikjungen aka Narvajas (Up and Down-EMIS) vs Don Jon (Brutal Noise), Iker Allo (Up and Down-Dark Sound), Nöle (Nuke Star), Deadtwins aka Unai Kox (Brutal Noise) vs Editer (Brutal Noise), Gozixx (Nuke Star), Rafagas (Iruñea), Nitro (Lizarra) eta Gordon (North Trance).Musika elektroniko azken joerekin gozatzeko aukera ederra izanen da. Sarrera doan da.