Galizia eta Euskal Herriko doinuak

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

Folk ametsek jarraipena dute asteburu honetan. Joan zen ostiralean eman zituen lehen urratsak Folk ametsetan zikloak Jack Jamison eta Judy Clericuzioren country emanaldiarekin. Asteburuan Euskal Herriko eta Galiziako doinuek hartuko dute txanda. Sanmartinetako proposamen interesgarria da.Euskal folkaKorrontzi taldea igoko da gaur oholtza gainera. Bere musika emaria 2004an hasi zen. Agus Barandiaranek (trikia) eta Mikel Romerok (mandolina, gitarra...) entsegu lokala utzi eta kalera atera zuten folk musika. Korrontzi Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen da. Antzinako doinuak oinarri hartu eta Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi diote, trikitixaren nagusitasuna galdu gabe.  GaliziatikBihar Faltriqueira talde bikaina etorriko da Galiziatik. Freskotasuna da taldearen ezaugarri nagusia. Orballoko taldeak musika tradizionalari perkusioen polifonia eta musika tresna akustikoak batu dizkio. Panderoa eskuan, gogotsu abesten dute, ahots proiekzio autonomoarekin. Horrela, zentzu berria ematen diote Galiziatik bildutako abestiei. Artista ezagunekin abestu dute, esaterako, Mike Oldfield, Luarna Lubre, Oskorri eta Joaquin Sabinarekin.