Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Martinak zirela eta, ostegunetik igandera izan zen zer ospatu Irurtzunen. Ostegunean, esaterako, Iratxo elkartearen mus txapelketa azkarrean 26 bikotek parte hartu zuten. Urdaiazpikoa Iosu eta Patxirendako izan zen, finalean, Domingo-Iglesias (gazta) bikoteari irabazita. Kontsolazio finalean onenak Ion eta Angel izan ziren (gazta), Marian eta Santosen aurretik (ardoa). Igandean, berriz, 30 bat artisau bildu ziren frontoian. Txikienek landare eta jostailu tailerretan gozatzeko aukera izan zuten. Helduek, berriz, zura, zilarra, espartua, larrua edota beira lantzen zuten artisauen lanak ikusi eta erosteko aukera izan zuten. Jatekoak ere izan ziren: eztia, gazta, ogia, taloak eta gozoak. Ohi bezala, ehoziri taldeko emakumeek haien jarduna erakutsi zuten.Postuetako bat elkartasun egitasmo baterako zen. Boli Kostan buruli ultzerari aurre egiteko botikak erosteko baliatuko dute lortutako dirua. Afrikako herrialde horretako Sakassou herrian Maria Anjeles Lizarraga moja karmeldar misiolari dorrobarra dago.