Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zartzuela eta opera zaleek musikaz gozatzeko aukera ederra izanen dute datorren astean Irurtzunen. Nafarroako Operaren Lagunen Gaiarre elkarteak (AGAO) kontzertu lirikoa eskainiko du. Zartzuela eta opera aria edo duo ezagunak entzuteko aukera ederra izanen da.AGAO irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bere helburu nagusia musika lirikoa eta, bereziki opera zabaltzea da. Helburu horrekin antolatzen ditu kontzertu lirikoak.