Madrilek ezetz esan dio AHTri buruzko galdeketari

Guaixe 2010eko abenduaren 2a

Aurreko ostiralean Espainiako Ministro Kontseiluak erabaki zuen Irurtzungo Udalak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruko galdeketa egiteko baimena ukatzea. Espainiako Gobernuaren iritziz "herri galdeketarako eskaerak legeak ez ditu ezarritako baldintzak betetzen, gaia ez baita udalaren eskuduntza eta ez duelako izaera lokalik". Espainiako Gobernuak adierazi duenez, "AHTren trazatuari buruzko eskuduntza Estatuari dagokio eta Sustapen Ministerioak gauzatzen du". Horrekin batera, Espainiako Gobernuak baimena ukatzeko argudiatu du AHTak ez diola soilik Irurtzuni eragiten, "Nafarroako eremua gainditzen duen proiektua da". AurreraIrurtzungo Udalak AHTri buruzko herritarren iritzia jakiteko beste formularen bat bilatuko zuela aurreratu du Txiki Iriarte alkateak. "Tokiz kanpo dago erabakia. Ez dugu bere legezkotasuna auzitan jartzen, baina herritarren parte hartzea faltan sumatzen da.  Estatuak interes gutxi du herritarrek iritzia eman dezaten". Irurtzungo Udalak herri galdeketa hauteskundeen ondoren egitea aurreikusi du. Loteslea izateko herritarren %30ak parte hartu beharko du.