Okiñenak Iruñeko eliza jantzi du

Guaixe 2010eko abenduaren 15a

Irurtzungo Mikel Okiñena eskultoreak Iruñeko Mendebaldea auzoko Sagrada Familia elizako aldarea jantzi du. Artista gazteak 16 metro luze eta 3 metro altu den zurezko erliebea egin du. Bertan, Itun Zaharreko eta Itun Berriko pertsonaiak landu ditu, aldarearen alde banatan kokatuta. Bibliako pertsonaien begiradak aldareko irudi nagusira zuzentzen gaitu: Familia Santuaren irudira. Denera, 28 pertsonaia eta 7 animalia tailatu ditu.Erliebea handitasunagatik nabarmentzen da. Neurri horrekin irurtzundarrak errealismoa eman nahi izan die irudiei. Eskultoreak pinua aukeratu du, soiltasun sentsazioa emateko.  Erliebea Gabonetan inaguratzekoak dira.