Irurtzungo Udalak eta komertzioek antolatu dute. Erosketa bono potoloak zozketatuko dira herriko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean.Irurtzungo Udalak eta Irurtzungo denda eta saltokiek kanpaina bat bulkatu dute elkarlanean, irurtzundarrei eta ingurukoei euren erosketak herrian bertan egitea animatzeko. Are gehiago orain, Gabonetako erosketak egiteko garaia heldu denean. "Zer behar duzu? Irurtzunen duzu" du leloa aipatu kanpainak. Antolatzaileek adierazi dutenez, "ez da ahaztu behar herrietako saltokiak behar ditugunean beti gure ondoan daudela, egunetik egunera, egunerokotasunean; bizilagun handiak dira, gugandik gertu daudenak". Ilbeltzaren 5era arte"Zer behar duzu? Irurtzunen duzu" kanpaina abenduaren 14an hasi zen eta ilbeltzaren 5ean despedituko da. Irurtzunen 24 saltoki daude, eta antolatzaileek azpimarratu dutenez "herriko merkataritza beharrezkoa da eta herri dinamikoa, mugimenduan dagoen herria bermatzen du". Gainera, Irurtzunen bertan erosketak eginez gero, herriko ekonomia garatzen laguntzen dela eta herriko lanpostuak mantentzen laguntzen dela nabarmendu nahi izan dute. Erosketa bono potoloak zozketatuko diraKanpainan herriko 16 komertziok hartu dute parte. Bertan erosketak eginez gero, 600, 320 eta 160 euroko erosketa bonoak eskuratu ahal izanen dituzte irurtzundarrek eta Irurtzungo aipatu dendetan erosten dutenek. Horrela, erosketak egiterakoan boleto bat jasoko dute erosleek. Antolatzaileek komertzioak lau multzotan banatu dituzte eta zozketan parte hartu ahal izateko gutxienez multzo bakoitzeko dendaren batean erosketaren bat egin beharko da. 16 komertzioakA multzoan Galarza harategia, Anieta frutadenda, Ceramicas Arrasate eta El Estanco daude, B multzoan Urrutia harategia, Comestibles Maria Jesus, Muebles Pascual eta Martxueta, C multzoan Iriarte txarkuteria, Antsotenea, Sutek eta Mutiloa farmazia, eta D multzoan Zabaleta harategia, La Tahona, Nerea loredenda eta Martirena farmazia. Zozketa Errege egunean eginen daSariak aipatu dendetan trukatzeko erosketa bonoak dira. Lehen saria 600 eurokoa da, bigarren saria 320 eurokoa eta hirugarrena 160 eurokoa. Zozketa ilbeltzaren 6an eginen da, 13:00etan, Irurtzungo Foruen plazan. Sariak honela trukatu beharko dira: Lehen saria lortzen duenak (600 euro), 150 euro gastatu beharko ditu multzo bakoitzeko establezimendu batean. Bigarren saria jasotzen duenak (320 euro), 80 euro gastatu beharko ditu multzo bakoitzeko establezimendu batean, eta hirugarren saria jasotzen duenak, 40 euro gastatuko ditu multzo bakoitzeko establezimendu batean. Saritutako txartelak Irurtzungo udaletxean aurkezteko epea ilbeltzaren 21ean despedituko da. Poltsa laranjarekin egin beharko da erosketaAipatu zozketan parte hartzeko, Irurtzungo udalak eta komertzioek bere garaian aurkeztu eta eskaini zuten poltsa laranjarekin egin beharko dira erosketak. Poltsa ez duenak Irurtzungo saltokietan bertan erosi ahal izango du 1,30 eurotan. Poltsa laranja Irurtzungo udalek eta Irurtzungo merkatariek herritarrei bere erosketak herrian bertan egitera animatzeko egindako kanpainan banatu zuten. Orduan nabarmendu zutenez, "Irurtzunen behar den ia guztia aurkitu daitekeela" eta herriko denden gertutasuna. Horretaz gain, plastikozko poltsak alde batera uztearekin bat egiten zuten antolatzaileek, eta horretarako poltsa laranja bat banatu zuten etxez etxe. "Erabili eta bota" filosofiatik, "erabili eta berriz erabili" filosofia bulkatu nahi da, ingurugiroa babesteko.