Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguberri garaian irurtzundarrak elkarrekin egun batzuk gustura pasatzeko helburuz prestatu du egitaraua Pikuxar euskal txokoak. Asteartean jaki ekologikoen erakustaldiarekin zabaldu zen egitaraua. Heldu den astean Olentzerori ongi etorria egiteko deia luzatu dute Pikuxarretik. Hilaren 25ean, eguberri festa izanen da euskal txokoan eta hari musika DJ Jo ta txok jarriko dio. Hurrengo egunean, 18:00etan, mus txapelketa azkarra jokatuko da. Kantatzea gustatzen zaionari asera arte abesteko aukera izanen du 27tik 30era. 17:00etan dago hitzordu jarrita Oskar Estangarekin. Urtea despeditzeko ohitura bihurtu da Trinitatera igotzea. Horren aurretik, 9:00etan, txokolatea banatuko da. Ilbeltzaren 2rako Auskalo, galde erantzunen txapelketa iragarri da, 17:00etan. Hura bukatutakoan film laburren emanaldia izanen da. 4an oporretako irudiak ikusteko aukera izanen da eta 15ean, pikurockeko afaria.