Bertso betekada

Guaixe 2010eko abenduaren 20a

Larunbatean Irurtzungo Iratxo elkartearen epelean bildu ziren herriko eta inguruko bertsozaleak. Aurkezpenik behar ez duten bertsolariak eseri ziren mahairen presidentzian, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Bi bertsolariak maisutasunez aritu ziren. Bereziki hunkigarriak izan ziren Xabier Leteren omenezko bertsoak. Adin guztietako ia 90 bertsozalek afari ederra eta afaloste paregabea izan zuten. Aizpea euskara taldeak bertan zozketatu zituen gabonetako bi saskiak. Egillorko Igorrendako izan zen bat eta Berueteko Juana Marirendako bigarrena. Irurtzungo Aizpea euskara taldeak goi mailako bertso saioarekin agurtu zituen 2010eko Euskal Ekitaldiak.