Pentsio duinak aldarrikatu dituzte

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Gobernuak pentsioak izoztu eta jubilazio adina atzeratzeko nahien kontra eta gizarte zerbitzu egokien alde kontzentratu ziren hainbat pertsona. Krisi ekonomikoa sortu ez dutenak haren ondorioak ordaindu behar izatea salatu zuten. Sasoiak elkarteak 1200 euroko gutxieneko pentsioak eta kalitatezko gizarte sozialak eta osasun publikoa aldarrikatu zituen. Aldarrikapen horiek jasotzen dituzten mozioak aurkeztu zituzten lehenik Burundan eta Arakil eta Irurtzunen ondoren.Irurtzungo azokan egindako kontzentrazioan 36 pertsona bildu zituen Sasoiak, Nafarroako jubilatuen elkarteak.