XX. mende hasierako Nafarroa liburuan

Guaixe 2010eko abenduaren 22a

Saga Editorial argitaletxeak Luis Rouzaut. Óptico de profesión... y cronista de la vida navarra a principios del siglo XX liburua argitaratu du. Bertan, Luis Rouzaut optikoak XX. mendearen hasieran Iruñean eta Nafarroako beste zenbait herritan ateratako ia 250 argazki ageri dira. Liburua XX. mendeko lehen hamarkadetako bizimoduaren isla da. Garai hartako Iruñea eta bertakoen ohiturak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hiriburutik kanpo, Nafarroako beste zenbait herri ere ageri dira. Besteak beste, Irurtzun eta Oskia.