Gabonetako kantak Irurtzunen

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Irurtzungo abesbatzak bere ekarpena egin nahi izan du Gabonetarako. Horrela, kontzertua eskainiko du igandean, herritarren aurrean. Emanaldia San Martin elizan izanen da, mezaren ondoren. KontzertuaIrurtzungo abesbatzaren emanaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, estilo ezberdinetako obrak eskainiko dituzte. Esaterako, Tuterako Manolo Jimenez konpositorearen Ave Maria, Benedetti-ren Te quiero, Benito Lertxundiren Oi ama, Felipe Gorriti Uharte Arakilgo musikagile handiaren Agur Jesusen ama eta La golondrina Mexikoko kantu ezaguna interpretatuko dituzte.Bigarren zatian, gabon-kantei eginen diete lekua. Bertaratzen direnek, Gabonetako giroan murgiltzeko aukera izanen dute Arkume ta gaztakin, Noche de paz, Blanca Navidad, Haurtxo polita, En la más fría noche eta Hator hator gabon-kanta herrikoiekin. IbilbideaIrurtzungo abesbatzak duela bost urte hasi zuen ibilbidea Fermin Idareta zuzendaritzapean. Bost urte geroago gogotsu jarraitzen du  taldeak. Ilusio eta konpromiso handiko 42 abeslarik osatzen dute abesbatza. Irurtzungo koruak herriko ekitaldi kulturaletan parte hartzen du eta Irurtzundik kanpo ere kontzertuak eskaini ditu. Lanean jarraitu eta helburu berriak martxan jartzeko asmoz, orain gutxi Nafarroako Abesbatzen Elkartean sartu da.