Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guan taldeak areto futbol txapelketa antolatu du Irurtzunen, Irurtzungo udalaren laguntzarekin. Bajera edo txoko batean biltzen dira Guan taldekoak, eta urtero antolatzen dute txapelketa. Txapelketa abenduaren 25ean hasiko da, 18:30ean, eta abenduaren 26an despeditu, 18:30ean, baina goizaldeko ordu bietatik goizeko bederatzietara atsedena eginen dute. Txapelketak irauten duen bitartean taberna egongo da zabalik, eta Gabonetako saskia zozketatuko dute. Guztira 12 talde ariko dira txapelketan, lau multzotan banatuta. Multzoko talde onenak sailkatuko dira final laurdenetarako, eta final laurdenak igande eguerdian hasiko dira. Gehienak talde sakandarrak dira, Lizarratik eta Iruñetik etorritako talde bana salbu. Irurtzundik zortzi talde ariko dira: Guan, Latxu, Irurtzungo, -Futbol + Pesca, Toldos Berriainz, Txabolo, Larrazpi eta Esencia Txu. Horretaz gain, Irurtzungo eta Iruñeko Lurgorri, Altsasuko New Team, Etxarri taldea, Iruñeko Sanduzelaiko Karrobide eta Lizarrako Descansa ariko dira. Talde onak dira Irurtzungo txapelketan ariko direnak, eta akaso faboritoena Irurtzungo taldea da, sarritan irabazi baituelako aipatutako txapelketa. Eta Lizarrako Descansa taldea ere oso ona omen da. Guan talde antolatzaileko Roberto Martilek adierazi digunez, profesionalki areto futbolean aritu izan diren jokalariak ariko dira lehian. Hortaz, partida interesgarri eta lehiatuak espero dira. TaldeakLehen multzoa: Toldos Berriainz, Irurtzungo eta Lurrazpi.Bigarren multzoa: -futbol + pesca, Guan eta TxaboloHirugarren multzoa: Descansa, Etxarri eta KarrobideLaugarren multzoa: Lurgorri, Esencia txu eta New Team.