Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trotacomicos taldeak Bestiario: Delirios de papel antzezlana aurkeztuko du Irurtzungo kultur etxean. Bertan, Ion Barbarin eta Izaskun Mujika ihabartarrek eta Edurne Rankin eta Patxi Larreak bizia emanen diote objektu materialei. Alvaro Moralesen zuzendaritzapean ariko dira. Familiarteko antzerkia eskainiko dute.Papera izanen da elementu nagusia. Paperezkoa izanen da teloia, paperezkoak panpinak, paperezkoak apaingarri edota pajaritak. Gorputz adierazpen ederraz baliatuta, elementu horiei guztiei bizia emanen diete lau aktoreek. Mutuak izan arren, hitzen bidez azaldu ezin diren sentsazioak trasmitituko dituzte.Delirios de papel antzezlana Bestiarios ziklotik sortu da. Trotacomicos antzerki taldeak Iruñeko Gaiarre antzokian mustu zuen aipatu zikloa udazkenean. Zikloak izaera esperimentala zuen eta dagoeneko izan ditu lehen fruituak. Alde horretatik antzezleak pozik daude. Hiru antzezlan motzek osatzen zuten zikloa eta horietan hirugarrena ekarriko dute Irurtzunera.