Funky dantza Irurtzunen

Guaixe 2010eko abenduaren 29a

Funky dantzak indarra hartu du Irurtzungo gazteen artean. Astelehenetik ostegunera, 16-17 urteko 11 gaztek funky ikastaroa egin dute Irantzu Gonzalez altsasuarrarekin. Dagoeneko ezaugarri hauetako bigarren ikastaroa dute. Azaroan eman zituzten lehen urratsak eta, gazteak funkyaren harrak hartu zituela ikusita, Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuek ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute gabonetan. Gazteek ez dute aukera galdu. "Azaroan dena berria zuten; bakarren batek euskal dantzak ezagutzen zituen, baina besterik ez. Orain, beldurrak alde batera utzi eta lehen koreografia ikasten ari dira" azaldu digu Irantzu Gonzalez irakasleak.