Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan film laburrekin emanen diote hasiera urte berriari. Film luzeena ia ordu laurdenekoa eta laburrena minutu erdikoa, ordu bete inguruan zortzi film laburren proiekzioa izanen da.Gai eta gustu guztietarako filmak ikusteko aukera egonen da. Animazio filmak (Presto eta Oscar-etara nominatutako La dama y la muerte), bikote harremanak (Dime que yo eta Como conocí a tu padre), Tim Burtonen istorio batean inspiratutako lanak (La triste historia del chico cerilla), industriaren parodia (Cine español), garraio publikoaren aldeko kanpaina (Take the bus) eta bidaia bideoak (Irurtzungo Kote-ren Diario de viaje) eskainiko dituzte.Film laburrakCine español (10:29), La dama y la muerte (8:20), Dime que yo (14:32), La triste historia del chico cerilla (2:26), Take the bus (0:35), Diario de viaje (2:05), Como conocí a tu padre (8:55), Presto (5:15).